XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testua osatu

Osa ezazu hurrengo testua eskuinean dauden hitzekin.

jendeak / epaileari / berriro / inork / frogak / beldurtuko / plazara / guztiak / koitaduak / egunero

Beste behin, herriko jaietan, sokamuturra egiteko prest zeuden behi betizuei adarrak lapurtu zizkien eta PLAZARA eraman zituztenean jende guztia barrez lehertu zen.

Behi KOITADUAK lotsaturik itzuli ziren, sagurik ere ez zuten BELDURTUKO eta!

Beste behin, herriko autoetako gurpil GUZTIAK lapurtu zituen eta gero denda bat zabaldu zuen BERRIRO saltzeko.

Negozio borobila izan zen, ezin izan baitzuen INORK lapurtuak zirenik frogatu.

Edo hobeto esanda, FROGAK lapurtu zizkion Txohik gertakizuna ikertzen ari zen EPAILEARI ...

Txohi oso ospetsua zen garai hartan eta JENDEAK haren eginei buruz hitz egiten zuen eta ia-ia EGUNERO aipagai zen egunkari, irrati eta telebistan, eta gizarteko ospakizun guztietara gonbidatzen zuten.

Boteretsua zen.

Mendiak

Marra zuzenen bidez bereiz itzazu mendietan zehar dabiltzan hitzak.

Txohik/gaztaroa/aspaldian/utzia/zuen/eta/orduko/ausardia/eta/trebetasuna/erabat/galduak/

Zer zeukan guztiz galdua Txohik?

AUSARDIA ETA TREBETASUNA